ELEANITZ: ELEANIZTASUNA

MURGILTZE LINGUISTIKOA

Umeek helduek baino ikaste gaitasun handiagoa daukate, bereziki hizkuntzak. Horretarako erreferentzi argiak behar ditu, gertuko pertsonekin elkartu behar du eta giro baikor batean, bere ikasteko gogoak indartzeko.

Murgiltze linguistikoa ez da esaldi bat ikasi gero erabiltzeko, gauza konplexuagoa da, lortu behar dena zera da, pertsona hori hizkuntza horretan bizi ahal izatea. Horrela lortzen dugu gure ikasleak elebidunak izatea, hau da, ikastolara etortzen den lehen egunetik, euskaraz hitz egingo dion pertsona bat aurkituko du, irakaslea, metodologia bati esker eta giro on bati esker, ikaslea segituan egokituko da bertara. Horrela, Erentzun ikastolan amaitzen duen ikasle bat elebiduna da eta hirugarren hizkuntza baterako konpetentziak oso onak ditu, elebidunak izatean, hirugarren hizkuntza bat ikasteko erraztasunak dituzte, gure kasuan ingelera.

Helburu hauek lortzeko nahita ezkoa da jarrera baikorra eta familiekin lan amankomuna.

ELEANITZ proiektua 1991 urtean hasi zen martxan. 28 urteko esperientzia eta gero, esan dezakegu posible dela modelo linguistiko bat garatzea euskara oinarri duena.

Helburuak

Eleanitz proiektuak elebidun konpetenteak egitea da, hau da, edozein ingurune nahiz bizitzako egoera ezberdinetan egonagatik jakin dagokion hizkuntzan erantzutea.

Ingeleraren metodologia bereziki ahozkoan oinarritzen da, aurrerago idatzizkoa sartuz. Unitate didaktikoak garatzeko garaian oinarrizko lau edukiera kontutan hartzen dira: listening, speaking, reading and writting, (ahozkotasuna, entzumena, irakurmena eta idazmena)

Proiektuaren oinarriak

“Eleanitz” proiektuak, gutxienez hiru hizkuntza ikasteko aukera ematen du gure ikastolan:

  • Hasierako elebiduna, euskara-gaztelera, ez da arazo bat, alderantziz, abantaila bat da eleaniztasunerantz. Elebidunak oso gazte izateak, eleaniztasunerako konpetentzia indartzen du.
  • Ingelera ezin da modu isolatu batean irakatsi, baizik eta planteamendu eleanitz baten barruan.

Probatutako emaitzak

Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitateak jarraitu eta ebaluatu du eta bertan eman diren emaitzak honako hau ziurtatzen dute, Eleanitz proiektua jarraitu duten ikasleek emaitza hobeak izan dituztela ingelerako ikasgaian jarraitu ez dutenekin alderatuz. Ebaluaketak ere egin izan dira Trinity collage, Nafarroako Foru Erkidegoan, Euskal Autonomi Erkidegoan, estatu mailan, Selektibitatea etab. Ikastolen emaitzak oso onak izanik.

Eleanitz proiektuan gain, “FUN WEEK” antolatzen dugu udan eta Nafar Gobernuak antolatzen duen “ENGLIH WEEK”ean ere parte hartzen dugu.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola