KEI-a KALITATE PROIEKTUA

Kei proiektua ikastetxetako estandar unibertsaletan oinarritua dago eta bere xedea prozesuaren hobekuntza jarraian datza baita klaustro kideena eta junta kideena.

Lehen auditori simulazioa 2015ean pasa genuen, kalitate estandarrak kontuan hartuz. 

KEI-PCI KALITATEZKO AKREDITAZIOA

Kalitatezko auditoria pasa ostean, 2016 urtean lortu genuen KEI agiria, kalitatezko ikastetxe bat garela ziurtatzen gaituena.

Zer da KEI?

Ikastetxeko funtzionamendurako kalitatezko sistemen gestio modelo bat da, honetan oinarritzen delarik: hezkuntz komunitatearen asetzea, ikasleen hezkuntza integrala, inplikazioa, partekatutako lidergoa, ebaluaketa, eraginkortasuna eta emaitzak.

Ze ibilbide jarraitu dugu?

2008 urtean sentsibilizazio eta auto-ebaluaketa fase batean hasi ginen, honen ondorioz helburu jakin batzuk jarri genituen hurrengo urteetarako. Azkenean, lan guzti horren emaitza aurten lortu dugun KEI-PCI KALITATE EGIAZTAGIRIA da.

Zergatik gara kalitatezko ikastetxe aitortu bat?

  • Kalitatezko ikastetxe batek bete beharreko dokumentazio guztia bete dugulako eta hezkuntza komunitate guztiak hartu du parte bertan: Plan estrategikoan, urteko planean, elkarbizitza planean, tutore planean, programaketetan, unitate didaktikoetan, helburuetan, komunikazio planean, finantza planean, zerbitzu planean.
  • Zuzendaritza talde eta klaustro egonkor bat daukagulako, beraien lana eraginkorra izanik.
  • Orientazio zerbitzu bat dugulako eta bere lanerako plan bat duena.
  • Irakasleriak formakuntza jarrai batean dagoelako eta hori ikasgelan nabari da.
  • Emaitza akademikoak oso onak direlako.
  • PFamili, ikasle eta irakasleei eginiko galdeketetan emaitza bikainak jaso direlako:
    • Errespetuzko, konfiantzazko eta elkar laguntzeko giroa dagolako irakasleen artean.
    • Ikasteko, zuzentasunerako eta diziplina giroa dagoelako.
    • Irakasleen, orientazio zerbitzuarena, zuzendaritzarena eta administrazioaren lana.
    • Ekintza osagarriak eta extraeskolarrak.

KEI hobekuntza jarrai bat da, oraintxe bertan kalitatezko estandarrekin lanean jarraitzen dugu, modelo honek eskatzen duen bezala eta denbora jakin batera auditoria bat pasatzen da.

KEILOGOA

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola