[EUS] HH2ko ikasleok hiruhilabete honetan zehar landu dugun Ahatetxo itsusiaren antzerkia egin dugu Haur Eskolako ikasleentzat. Oso esperientzia berezia izan da, eta ilusio handiz prestatu dugu emanaldia.
Antzerkia prestatzen genuen bitartean, ipuina hobeto ezagutu dugu, pertsonaiak ulertu ditugu eta istorioa gure modura bizitzeko aukera izan dugu. Gainera, oholtza gainera igota, antzezten, gure gorputza eta ahotsa erabiltzen eta taldean elkarrekin aritzen ikasi dugu. Lotsa pixka bat ere gainditu dugu… eta horrek ere txalo zaparrada bat merezi du!









