[EUS] Gelan uraren garrantzia lantzen jarraitzeko, gure araztegi propioa eraiki dugu. Esperimentu honen bidez, ikasleek beren begiekin konprobatu dute nola iragazten eta garbitzen den ura harriak, harea eta kotoia erabiliz. Oso ondo pasatu dugu eta argi geratu zaigu: ura garbitzea kostatzen denez, asko zaindu behar dugula!









