[EUS] 5. mailako ikasleek ingurumenaren ezagutza ikasgaiaren barruan esperimentu interesgarri bat egin dute. Dilisten haziak landatu zituzten pote desberdinetan, eta bakoitzari ur eta argi baldintza ezberdinak ezarri zizkioten: argia eta ura, iluntasuna eta ura, argia eta ur pila, argia urarik gabe… Horrela, landareek bizirauteko behar dituzten baldintzak ondorioztatu zituzten.
Esperimentuaren bidez, ikasleek argia eta ura ezinbestekoak direla landareek fotosintesia egiteko ikasi dute. Gainera, ur gehiegi botatzeak haziak kaltetzen dituela ikusi zuten, eta argirik gabe haziak erne arren, azkar usteltzen direla.
Naturaren sekretuak ulertzea gure esku dago, eta metodo zientifikoa aplikatzea da bidea!