[EUS] Martxoaren 10ean, asteartean, LH1-2ko ikasleok adinduen egoitzara joan ginen asmakizun ikuskizun txiki batekin. Hasieran urduri samar geunden, baina berehala sortu zen giro polita.
Asmakizunak bota genituen eta denon artean erantzunak bilatzen aritu ginen. Oso berezia izan zen ikustea egoitzako adinduak ere animatu zirela eta beraiek ere asmakizun batzuk esatera ausartu zirela: buruak martxan eta barreak airean!
Irteera honekin entzuten, txandaka hitz egiten eta elkar errespetatzen ikasi dugu. Laburbilduz, asmakizunek baino gehiago asmatu genuen: elkarrekin une eder bat!










