[EUS] Aurreko astean, Erentzun Ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleak Basaberera, Lezaunen kokatutako erreskate zentrora joan ziren. Bertan, animaliekin harreman zuzena izateko aukera izan zuten, autonomia eta euskararen erabilera sustatuz. Jarduera honek ikasleen artean harreman berriak sortu eta ingurumenarekiko errespetua eta ardura sustatu zituen, euskara modu dibertigarrian erabiliz.