[EUS] Santo Tomas eguna ospatzeko, 6. mailako ikasleok bertsolaritzaren inguruko jarduera berezia egin dugu. Euskara arloan, bertsolaritzaren mundua sakon aztertu dugu, eta bertsoaren hiru osagai nagusiak ezagutzen ikasi dugu: errima, neurria eta melodia.
Familia zerrendak osatuz, oinarrizko neurriak landuz (zortziko txikia, adibidez) eta euskal kantutegi tradizionaleko doinuak abestuz, bertsolaritzaren oinarriak ikasi ditugu. Ondoren, osagai horiek guztiak erabiliz, euren bertsoak eta abestiak sortu ditugu. Ikasitakoa erakusteko, ikastolako ikasle eta irakasleen aurrean bertso saio bikaina eskaini dugu.
Emanaldia oso berezia izan zen, eta irakasleek ere parte hartu zuten bertso bat abestuz. Egun berezi honek bertsolaritzarekiko interesa piztu eta oroitzapen politak utzi dizkigu.












