Abestuz ikasten / Aprender cantando

[EUS] HH1eko ikasleok ingeleseko saioan abesti berri bat ikasi dugu, "Five little monkeys" izena du. Bertan ikasleak tximino bihurtu dira, ohe gainean saltoka. Oso gustura aritu gara abesten eta dantzatzen. Jarduera honen bidez, hizkuntza modu dibertigarrian landu dugu. [CAS] El alumnado de HH1 hemos aprendido una canción nueva en inglés, "Five little monkeys", en la ...

+ info

Berdin bidean / Creciendo en igualdad

[EUS] Gure ikastolak Skolae programaren bost urteko formakuntza amaitu du. Nafarroako Gobernuak sustatutako ekimen honek neska-mutilen arteko berdintasuna sustatzea du helburu. Urte hauetan, irakasleek tresnak eta baliabideak jaso dituzte ikasgelan berdintasuna lantzeko. Hemendik aurrera, balio hauek gure eguneroko jardunean indartzen jarraituko dugu. [CAS] Erentzun ikastola ha finalizado la formación de cinco años del programa Skolae, ...

+ info

Irakurketa eta sormena JUUL kanpainan / Lectura y creatividad en la campaña JUUL

[EUS] JUUL kanpainaren barruan, ikastola osoko HAUR HEZKUNTZA eta LEHEN HEZKUNTZAKO ikasleok orri-markatzaileen lehiaketan parte hartu dugu. Sormena landu dugu eta irakurzaletasuna sustatzeko aukera ederra izan dugu. Ondoren, bi bozketa egin dira: bata ikasleen artean eta bestea irakasleen artean. Ikasleen saria Amaia Sadak irabazi du, eta Irakasleen saria Amara Marinek. Zorionak saridunei eta parte hartu ...

+ info

Ana Jaka idazlearekin – Con la escritora, Ana Jaka

[EUS] Atzo, Ana Jaka idazlea gure ikastolan izan zen. Bisitan zehar, bere lanaren inguruko azalpenak eman zituen eta idazketaren prozesua gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaini zien ikasleei. Topaketa oso aberasgarria izan zen: ikasleek galderak egin zituzten, ideiak partekatu zituzten eta literaturarekiko interesa pizteko aukera izan zuten. Halako ekimenek irudimena lantzen laguntzen dute eta irakurzaletasuna sustatzen ...

+ info

Txitak bidean! / ¡Pollitos en camino!

[EUS] LH4 eta LH5eko ikasleok abentura oso berezi bati ekin diogu: arrautzak inkubagailuan sartu ditugu eta, 21 egunetan zehar, tenperatura eta hezetasuna kontrolatuz, oiloen ernalketa-prozesua behatuko dugu. Bide batez, ikasi dugu animalia bakoitzak bere ernalketa-prozesua duela, eta guk oraingoan oiloena gertutik ezagutuko dugu. Orain denok gauza beraren zain gaude… ea noiz hasten den lehenengo “txio-txio” ...

+ info

Liburuaren eguna eta JUUL bozketa / Día del libro y votación JUUL

[EUS] Martxoaren 23an Liburuaren Eguna eta Juul bozketa ospatu ditugu Ikastolan. Gure gustuko liburua eta ilustratzailea aukeratu ditugu, eta ondoren herriko plazara joan gara ospakizunarekin jarraitzeko. Bertan, San Felices ipuin-lehiaketako irabazleek euren lanak irakurri dituzte, orri-markatzaileen sariak banatu dira eta, amaitzeko, gure irakurlagunekin batera irakurri dugu plazan. Ikastola osoa bildu gara irakurketaz eta giro ederraz ...

+ info

Liburu trukaketa, istorioak martxan! / Intercambio de libros, ¡historias en marcha!

[EUS] Asteartean, Liburuaren Egunaren bezperan, IKASTOLA osoko ikasleok liburu azoka prestatu dugu JUUL kanpainaren barruan, irakurketa sustatzeko. Ikasle bakoitzak etxetik liburu bat edo bi ekarri ditugu, eta gure artean trukatzeko aukera izan dugu, liburuei bizitza berria emanez. Jarduera honetan oso gustura aritu gara, eta ikasi dugu irakurtzea gozamena dela, liburuak partekatzeak aberastu egiten gaituela eta ...

+ info

OINEZ KLIMA: gure ingurua ezagutzen / OINEZ KLIMA: conociendo nuestro entorno

[EUS]  LH4ko ikasleok irteera berezi bat egin dugu: Kuetora igo gara, eta basoa ikasgela bihurtu dugu. Ibilaldian zehar, landareak eta animaliak behatu eta aztertu ditugu: inguruan zer bizi den, nola antolatzen den, eta zergatik den hain garrantzitsua bakoitzak bere lekua izatea. Basoan ikusteak beste modu batean pentsarazten digu: liburuko marrazkia ez da mugitzen… baina basoa bai! Gainera, ekosistema zer ...

+ info

Argiak, kamarak eta… ekin! // ¡Luces, cámaras… acción!

[EUS] Azken aste hauetan, gelako hormak antzoki bihurtu ditugu. Gidoiak idatzi,  ideiak borobilduz eta elkarrizketak josten, istorio propio bat sortu arte. Baina lana ez da paperean geratu: dramatizazioaren bidez, pertsonaiei bizitza eman diegu. Gorputz-adierazpena eta ahotsa landu ondoren, obra antzezteko une zirraragarria iritsi da. Esperientzia ahaztezina izan da sormena eta talde-lana uztartzeko! [CAS] Durante las ...

+ info

Ipuin-kontalari bihurtu gara! / ¡Nos hemos convertido en cuentacuentos!

[EUS] LH4ko ikasleok EUSKARA arloan ipuinaren munduan murgildu gara buru-belarri. Ipuinek badute magia berezi bat: hitz gutxirekin mundu handiak eraiki daitezke, eta gu… eraikitzen hasi gara! Ipuinaren inguruko hainbat kontu landu eta gero, hauek praktikan jartzeko, bakoitzak gure ipuin propioa sortu dugu, HH3ko ikasleei kontatzeko. Ideiak burutik paperera eramatea erraza ez den arren, saiakerarekin eta ...

+ info

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola es una Sociedad Cooperativa de Enseñanza fundada en 1978. Ofrece una educación que combina la máxima calidad pedagógica y la formación en valores bajo un modelo plurilingüe y orientado a la excelencia que logra de verdad los mejores resultados y garantiza un futuro mejor para tus hijos.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola