[EUS] Egun hauetan CVPI taldearen eskutik, Erentzun Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikaslegoak gaitasun desberdinak dituzten pertsonen inguruko lanketa egin du. Tailer teoriko-praktikoak eginez, besteen azalean jarri dira, hainbat ezintasun eta gaitasun desberdin ezagutu dituzte, sentituz eta biziz eta gure inguruko oztopo zein zailtasunak aztertuz. Bukaeran txokolate festa antolatu digute. Eskerrik asko CVPI taldeko partaideei gurera etortzeagatik.