[EUS] Aurreko astean, Erentzun Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek EKA eguna ospatu zuten, Euskara eta euskal kultura sustatzeko helburua duen jarduera berezia. Egun honetan, ikasleek hainbat tailerretan parte hartu zuten, herria ezagutu eta dantza egin zuten, erraldoi eta buruhandiekin jolastu , eta jende berria ezagutu zuten. Esperientzia honek euskal kulturaren aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko aukera eman zien, eta aldi berean, adierazpen artistikoa, talde-lana eta harreman sozialak garatu zituzten. Espero benetan guztiek egun zoragarri bat pasatu izana eta hemendik aurrera ere euskal kulturarekin gozatzen jarraitzea!