[EUS] Ebaluazio honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak zirkuitu elektrikoen mundu zirraragarrian murgildu ziren. Gogo biziz, bonbillak eta petaka pilak erabiliz egin zituzten beren lehen zirkuituak. Aurpegi harrituek eta emoziozko barreek gela bete zuten argi koxkorrak pizten ziren bitartean. Jakingura ere piztu zien ikasgai praktikoa izan zen, eta elektrizitatearen mundu liluragarria are gehiago aztertzera animatu zituen. Auskalo horietakoren batek ingeniari gisa distiratuko duen etorkizunean!