[EUS] Gure ikastolak ospatu du BALIOAK EGUNA, gure hezkuntza-proiektuko egun berezienetako bat. Egun honetan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak elkartzen gara balioak ospatzeko eta partekatzeko: zintzotasuna, errespetua, enpatia, tolerantzia, bakea, elkartasuna eta demokrazia.

Ikastolan balio hauek urte osoan lantzen ditugu hainbat proiektuen bidez. Egun honek, ordea, aukera eman digu horiek guztiak antzerki, dantza, errima eta abestien bidez adierazteko eta gozatzeko. Egunari amaiera emateko guztiok abesti baten bidez ospatu genuen gure komunitatearen baliorik handiena: elkarrekin izatea.

Eskerrik asko guztioi gure ikastolako balioak egunero bizirik mantentzeagatik.

BALIOAK EGUNA gure eguneroko konpromisoaren ispilu da: ikasi, elkarbanatu eta elkar zaindu.