BERTSO SAIO BITXIA

6. mailako ikasleak lanpetuta ibili dira Euskara eta Musika arloaetan ebaluazioan zehar. Bertsolaritzaren mundua aztertu dute, haientzat oso ezaguna ez zena, eta azterketa honetan bertsoak hiru osagai dituela aurkitu dute: errima, neurria eta melodia.

Hortaz, familia zerrendak osatu dituzte, oinarrizko neurriak ikasi (zortziko txikia, esaterako) eta euskal kantutegi tradizionaletik ateratako doinu desberdinak kantatu dituzte. Osagai hauekin euren bertsoak eta rap bat sortzen animatu dira, eta ez hori bakarrik ikastolako ikasle eta irakasleen aurrean aurkezten ere animatu dira: bertso saio itzel batean!

Baina ez da erraza izan. Ikasle batzuek bideokonferentziaren bidez etxetik parte hartu behar izan dute bertso emanaladian. Emaitza polita eta bitxia izan da oso. Aspaldiko partez ez genuen honelakorik antolatzen Ikastolan eta ikasle eta irakasleek biziki gozatu dute gure “bertsolari berrien” bertsoekin. Zuek ere disfrutatuko dituzue bideoan klikatuz! Zorionak 6. maila.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola