
[EUS] HH2ko ikasleok hiruhilabete honetan zehar landu dugun Ahatetxo itsusiaren antzerkia egin dugu Haur Eskolako ikasleentzat. Oso esperientzia berezia izan da, eta ilusio handiz prestatu dugu emanaldia. Antzerkia prestatzen genuen bitartean, ipuina hobeto ezagutu dugu, pertsonaiak ulertu ditugu eta istorioa gure modura bizitzeko aukera izan dugu. Gainera, oholtza gainera igota, antzezten, gure gorputza eta ahotsa ...
+ info
[EUS] Urtero bezala, Haur Eskolako nagusienok Las Cañaseko behatokira joan gara. Han, urtegian bizi diren hegaztiak ezagutu ditugu. Ondoren, loretxoak bildu eta arte lan ederrak prestatu ditugu. Goizari amaiera emateko, Kuebasera abiatu gara, hamaiketako goxoa jan eta gero askatasun osoz jolasteko. Egun bikaina izan da! Mila esker Lorea eta guraso/aitona guztiak zuen laguntzagatik!!!
+ info
[EUS] Pasaden astean, HAUR ESKOLAko eta HAUR HEZKUNTZAko ikasleok uraren inguruko tailer interesgarriak egin genituen Nilaskoekin. HAUR ESKOLAko ikasleok antzerki baten bidez urari buruzko istorio bat entzun dugu. Modu goxo eta dibertigarrian, uraren mundura hurbildu gara. HAUR HEZKUNTZAn, berriz, gure etxeetako ura nola zikintzen den ikasi dugu, eta ondoren araztegian nola garbitzen den ikusi dugu. ...
+ info
[EUS] Sentsazio ugari jasotzen ditugu oinen bitartez. Hauekin lan egin dugu oraingoan eta primerako esperientzia izan da.
+ info
[EUS] HH eta HEko ikasleek Asierren bisita jaso dute gelan, eta hainbat animalia gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Bisitaren bidez, animalien ezaugarriak behatu, galderak egin eta jakin-mina piztu dute. Zientzia-edukiak landu dira (animalien ezaugarriak, zaintza eta errespetua), baita ahozko adierazpena ere. Esperientzia oso motibagarria eta aberasgarria izan da ikasleentzat.
+ info
[EUS] Esperimentazioaren bidez asko ikasten dugu. Oraingoan, koloreak landu ditugu eta hauek identifikatzeko gai izan gara, beti ere modu ludiko batean.
+ info
[EUS] GORA IHAUTERIAK!! Haur Eskolan ere gure jaialditxoa izan dugu. HAIZEZ mozorrotu gara eta bikain pasa dugu lagunekin dantzatzen!!
+ info
[EUS] Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzako ikasleak elkarrekin mugimendu autonomoa lantzeko saio bateratua egin dute. Jarduera honetan, umeek askatasunez mugitzeko aukera izan dute, beren erritmoa eta interesak errespetatuz. Mugimendu autonomoak garapen motorra, konfiantza eta autonomia sustatzen ditu, baita gorputzaren ezagutza eta segurtasuna ere. Gainera, adin desberdinetako haurren arteko elkarrekintzak ikaskuntza naturala eta harreman positiboak indartzen ...
+ info
[EUS] HH osoa koreografia eta kanta batzuk aurkeztu zizkiguten, gure Aste Musikalean parte hartuz. Ikasleen arteko harremanak estutu egiten dira modu honetan, giro atseginean eta musika lantzen den bitartean, hauen onurak kontuan hartuz.
+ info
[EUS] Aste honetan, Diego eta Eliren bisita izan genuen. Kontzertu txiki bat eskaini ondoren, musika tresna ezberdinak erakutsi zizkiguten. Oso modu dibertigarri eta ludikoan prestatutako saio aberasgarria izan genuen. Mila esker Diego eta Eli zuen laguntzagatik!!!
+ info