Garbitzen eta eskertzen

[EUS] Ikasturte amaieran, HAUR HEZKUNTZAKO ikasleok egun berezi bat ospatu dugu ikastolan. Alde batetik, ikastolako esparruak garbitu ditugu, guztion artean gure ingurunea txukun eta zainduta uzteko. Bestetik, Javi Pititiri bere laguntza eta gertutasuna eskertu dizkiogu. Oso une polita izan da, eta ikasturtean zehar gure ondoan egon den pertsona bati maitasunez eskerrak emateko aukera izan dugu. ...

+ info

Ahatetxo itsusia oholtzara!

[EUS] HH2ko ikasleok hiruhilabete honetan zehar landu dugun Ahatetxo itsusiaren antzerkia egin dugu Haur Eskolako ikasleentzat. Oso esperientzia berezia izan da, eta ilusio handiz prestatu dugu emanaldia. Antzerkia prestatzen genuen bitartean, ipuina hobeto ezagutu dugu, pertsonaiak ulertu ditugu eta istorioa gure modura bizitzeko aukera izan dugu. Gainera, oholtza gainera igota, antzezten, gure gorputza eta ahotsa ...

+ info

HH2ko ikasleak Vianako parkeak ezagutzen

[EUS] HH2ko ikasleok proiektu berezi bat egin dugu Vianako parkeak hobeto ezagutzeko. Lehenik, herriko parkeak zerrendatu ditugu eta mapan kokatu ditugu. Ondoren, parke horietako batzuk bisitatzera joan gara, gure herria beste begi batzuekin ikusteko prest. Parkeetan aurkitu ditugun elementuak aztertu ditugu: zuhaitzak, belarra, txirristak, bankuak eta bertan dauden beste hainbat gauza. Behaketa lan horri esker, ...

+ info

HH1 Arropa katagologoa

[EUS] Duela gutxi, HH1eko ikasleok arropa katalogo bat sortu dugu. Jarduera honen bidez, modu dibertigarrian eta gogotsu aritu gara arropen mundua ezagutzen. Gure gelan hitz, irudi eta ideia asko bildu ditugu; ia-ia moda aldizkari txiki bat sortu dugu! Katalogoa prestatzen genuen bitartean, arropen izenak ikasi ditugu eta urtaroekin lotu ditugu. Gainera, arropak sailkatzen ikasi dugu, ...

+ info

Baratzeko uzta jasotzen

[EUS] Aste honetan, HH2ko ikasleok ikastolako baratzan egoteko aukera izan dugu, Javi Pititiren laguntzarekin aurtengo uzta jasotzen. Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturtean zehar baratzaren proiektua aurrera eraman dute, eta, txikienok ere parte hartzeko asmoz,º ikasleok letxugak eta babak jaso ditugu. Egia esan, baratzak lan handia ematen du, baina uzta biltzea sari ederra da! Esperientzia honen bidez, ...

+ info

Haur Eskolan eta Haur Hezkuntzan tanta bakoitzak axola du

[EUS] Pasaden astean, HAUR ESKOLAko eta HAUR HEZKUNTZAko ikasleok uraren inguruko tailer interesgarriak egin genituen Nilaskoekin. HAUR ESKOLAko ikasleok antzerki baten bidez urari buruzko istorio bat entzun dugu. Modu goxo eta dibertigarrian, uraren mundura hurbildu gara. HAUR HEZKUNTZAn, berriz, gure etxeetako ura nola zikintzen den ikasi dugu, eta ondoren araztegian nola garbitzen den ikusi dugu. ...

+ info

HH2- Irribarreak ere hezten du

[EUS] Aste honetan, HH2ko ikasleok irriterapia saio berezi bat egin dugu Laguntza Programaren barruan. Barre egitea ez da soilik ondo pasatzea: elkarrekin gozatzea, lasaitzea eta giro atsegina sortzea ere bada. Eta guk argi dugu: batzuetan, irribarre txiki batek gauza handiak mugitzen ditu. Saio honetan, gure emozioei lekua eman diegu eta taldean une alaiez gozatu dugu. ...

+ info

Ana Jaka idazlearekin

[EUS] Atzo, Ana Jaka idazlea gure ikastolan izan zen. Bisitan zehar, bere lanaren inguruko azalpenak eman zituen eta idazketaren prozesua gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaini zien ikasleei. Topaketa oso aberasgarria izan zen: ikasleek galderak egin zituzten, ideiak partekatu zituzten eta literaturarekiko interesa pizteko aukera izan zuten. Halako ekimenek irudimena lantzen laguntzen dute eta irakurzaletasuna sustatzen ...

+ info

Asmakizunen magia HH3n

[EUS] HH3n asmakizunak landu ditugu, hizkuntza modu ludikoan garatuz. Entzumena, ahozko adierazpena eta sormena landu dira. Ikasleek asmakizunak ulertu eta sortu dituzte. Hiztegia, erritmoa eta pentsamendu logikoa indartu dira.

+ info

Bisita berezia: animaliak gure gelan

[EUS] HH eta HEko ikasleek Asierren bisita jaso dute gelan, eta hainbat animalia gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Bisitaren bidez, animalien ezaugarriak behatu, galderak egin eta jakin-mina piztu dute. Zientzia-edukiak landu dira (animalien ezaugarriak, zaintza eta errespetua), baita ahozko adierazpena ere. Esperientzia oso motibagarria eta aberasgarria izan da ikasleentzat.

+ info

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola