HH3 ASMAKIZUNAK

[EUS] HH3n asmakizunak lantzen egon gara. Haien bitartez pentsamendua, logika eta dedukzioa landu ditugu. Asmatzera jolastu dugu, buruz ikasi eta gero ikastolako lagunei kontatu dizkiegu haiek asma ditzaten.  Asko disfrutatu dugu! Ea zuek asmatzen dituzuen!

+ info

David, Messurako bateria jolea Erentzun Ikastolan!

[EUS] Gaurkoan, David bateria jolea izan dugu gurekin. Messura taldeko partaide da eta baita ere gure bi ikasleen aitatxo. Musikak, gure sentimenduak azaleratzeko zein barneak askatzera eramaten gaitu. Beste behin familiak ere guregana hurbildu dira, hainbat erritmo ezberdin erakutsiz eta egiten duten hori gurekin partekatuz, plazer bat izan da David gurekin izatea! Rock and Roll!

+ info

ARROPA KATALOGOA HH1

[EUS]HH1ko ikasleek ARROPAren proiektua lantzen ibili ondoren katalogo bat osatu dugu.Neguko eta udako arropa desberdintzen oso ondo ikasi dugu.

+ info

HH1, HH2 ETA HH3KOEN EGONALDIA

[EUS]HH-ko ikasleekin ikastolan egonaldia egin genuen.  Hainbat ekintza burutu genituen: Grajerara txangoa, jolasak, disko festa eta baratzetara irteera.  Egonaldi  honen helburuetako batzuk honako hauek izan ziren: -Lagun eta talde harremanak sendotzea, adiskidetasuna eta errespetua baloratuz. -Euskaraz mintzatzea. -Autonomia garatzea eta etxetik kanpo ondo moldatzen ikastea.   Primeran pasa dugu naturaren inguruan gauzak ikasten, animali ezberdinak ...

+ info

VIANAKO PARKEAK HH2

[EUS] HH2ko ikasleak Vianako parkeen proiektua lantzen egon gara. Mapak aztertuz parkeak kokatu ditugu, bisitatu ditugu, bertan dauden materialak aztertu eta zenbatu ditugu eta amaitzeko, gainontzeko ikaskideei ikasitakoa azaldu diegu.

+ info

GURE FAMILIA MAITEA PROIEKTUA

[EUS]Dakizuen bezala, Proiektu Berriztatzaileekin aurrera goaz, HH3 ko gelan “ Gure familia maitea” izeneko proiektua aurrera eraman dugu hiruhilabete honetan. Bertan familia eta familiako kideak landu ditugu. Lehenengo familiako argazkiak eskatu ditugu eskutitz baten bitartez, familia osatzen duten kieden inguruan informazioa lortu dugu, gero argazkiak klasifikatu eta  zuhaitz genealogikoak apaindu eta bertan argazkiak itsatsi ditugu. ...

+ info

Edurnezuri eta ipotxak

[EUS] HH1 eta HH2. mailako ikasleek “Edurne Zuri eta Ipotxen”antzerkia antzeztu dute. Antzerkiaren bitartez gorputz adierazpena eta oroimena landu ditugu. Ikaskideekin ere harremanak indartu dituzte betiko ipuinak ezagutuz. Asko disfrutatu dute, hemen duzue bideotxoa.

+ info

Gure Erentzun ikastola

[EUS] Dakizuen bezala, konpetentziak lantzeko 4 urtekoen gelan proiektu berriztatzailea jarri genuen martxan. Helburua ikastola ondo ezagutzea izan da, autonomia, segurtasuna eta konfiantza garatuz. Horretarako argazkiak atera, planoak interpretatu eta geletarako kartel berriak egin zituzten. Bukatzeko altxorraren bila jolasa burutu zuten. Primeran pasa dute ikasten eta taldean lan egiten.

+ info

LANBIDEAK

[EUS]Haur Hezkuntzan lanbideen gaia lantzeko guraso batzuen bisita izan dugu gelan, eta gaiari amaiera emateko guraso batzuen lanbideak bisitatzera joan gara. Asko ikasi dugu, eskerrik asko guztioi!

+ info

HH3 – ENGLISH CLASS

[EUS] Ingeles arloan gaiak inongo laguntzarik gabe lantzen ditugu lehen saioetan, horrela errepikapenen bidez esamolde eta hiztegia bereganatzen ditugun arte.   

+ info

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola