
[EUS] «JOLASORDUAK ZERO HONDAKIN» ikasleak motibatzean datza, beren bazkarietan edo askarietan ahalik eta hondakin gutxien edo, gutxienez, ez sortzeko. Horretarako, ontzi itzulgarriak erabiltzen ditugu, hala nola solidoetarako fianbrerak eta uretarako kantinplorak, plastikozko botilak eta erabilera bakarreko ontziak (plastikoak, aluminiozko papera, etab.) kentzeko. Ikasturte honetan, Teachers For Future-en ekimen honetan parte hartu dugu berriro, eta ezin ...
+ info
[EUS] Gure ikasleek "Viana garbia politagoa da" ekimenean parte hartu dute. Vianako Udalak eta Montejurrako Mankomunitateak bultzatutako kanpaina honek gure ingurunea zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzea du helburu. Jardueran zehar, ikasleek hiriko edukiontzien inguruko hainbat gune modu artistikoan apaindu zituzten, ingurunea errespetatzearen eta espazio komunak arduraz erabiltzearen aldeko mezua zabalduz. Ekimen honen bidez, Viana garbi mantentzea guztion ardura ...
+ info
[EUS] Gelan uraren garrantzia lantzen jarraitzeko, gure araztegi propioa eraiki dugu. Esperimentu honen bidez, ikasleek beren begiekin konprobatu dute nola iragazten eta garbitzen den ura harriak, harea eta kotoia erabiliz. Oso ondo pasatu dugu eta argi geratu zaigu: ura garbitzea kostatzen denez, asko zaindu behar dugula!
+ info
[EUS] Aste honetan, ikastolan "Belartxo" sortu dugu eskulan eta jolas moduan. Proiektu polit honen bitartez, ikasleak uraren garrantziaz jabetu dira: urik gabe ezin da bizi! Orain, gure Belartxoei ile berdea hazteko, egunero ureztatu eta zaindu beharko dituzte. Gogoratu: ura altxor bat da eta denon artean zaindu behar dugu! Uraren garrantzia-La importancia del agua
+ info
[EUS] LH1, LH2 eta LH3ko ikasleok herrian garbiketa jarduera berezi bat egin dugu. Garbiketa team bihurtu gara, eta denon artean parkea garbitu dugu. Jardueran zehar, eskolako beste ikasle batzuekin elkartu gara eta jolas batzuk ere egin ditugu. Oso ondo pasa dugu, eta aldi berean gure ingurua zaintzen lagundu dugu. Ekintza honi esker, herria eta espazio ...
+ info
[EUS] Atzo ikasturteari amaiera ezin hobea eman genion gure ikasturte bukaerako jaialdian. Ikasle, familia eta irakasleok elkarrekin gozatzeko aukera izan genuen, giro apartan eta ekintza ugariz lagunduta. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Orain, uda zoriontsua eta atseden ona opa dizuegu! TALDE ARGAZKIAK / FOTOS DE GRUPO
+ info
[EUS] LH4ko ikasleok, olerkien mundua ezagutu dugu. Haien egiturak ikasi, gure olerkiak sortu, eta beste geletara joan gara gure bilduma irakurtzera. Hitzekin jolastu dugu, sormena piztu dugu, eta gure ahotsa entzunarazi dugu. Poetak izan gara une batez… eta gustura gainera!
+ info
[EUS] LH4ko ikasleok Olinpiar Jokoak antolatu ditugu ikastolan, eta LH1, LH2 eta LH3ko ikasleek primeran parte hartu dute. Une batez, ikastola estadio bihurtu da: korrika, jolasak, algarak... eta domina ikusezin batzuk ere egon dira! Jarduera honekin antolatzen, elkarlanean aritzen eta ardurak hartzen ikasi dugu. Gainera, txikiagoei probak azaltzea oso dibertigarria izan da. Denok asko gozatu ...
+ info
[EUS] LH4 eta LH5eko ikasleak esperientzia oso berezia bizi izan dugu gelan, baserritar bihurtu gara hilabete honetan zehar. Arrautza ernalduak ekarri ditugu, gertutik behatu ditugu eta… sorpresa! Txitak jaio dira! Arreta handiz zaindu ditugu, eta asko ikasi dugu. Gainera, txio-txio ugari entzun dira egun hauetan… eta egia esan, oso bisitari politak izan dira! Esperientzia dibertigarria ...
+ info
[EUS] Astelehenean, Lehen Hezkuntzako ikaslegoa adinduen egoitzara joan ginen musika arloan egindako emanaldi berezi bat eskaintzera. Txirula eta melodika jo ditugu, abestu eta dantzatu ere egin dugu. Oso esperientzia polita izan zen, eta musika partekatzeak poza sortzen duela ikasi genuen. Doinu txikiek irribarre handiak piztu zituzten!
+ info