[EUS] Entonazioa, erritmoa, hizkuntzaren formak eta espresioak ipuinaren dramatizazioaren bidez landu dugu.
+ info[EUS] Ipuin kontalaria izan dugu Erentzun Ikastolan. Haurrek ipuin ziragarriak entzuteko aukera izan dute, gurasoek ere irakurzaletasuna bultzatzeko gako batzuk jaso dituzte eta azkenik, liburu mordoa izan dituzte eskuragarri, ukitu, ikusi, irakurri eta disfrutatzeko. Zeinen arratsalde polita eta interesgarria pasa dugun!
+ info[EUS] NILSAko Ingurumen Hezkuntza elkartearen eskutik hainbat tailer burutu ditugu, gure naturarekiko errespetua eta jasangarritasunarekin dugun konpromezua berretsiz berriz ere. Hala bada, Haur Hezkuntzatik hasita eta Lehen Hezkuntzako goi mailaraino denok murgildu gara ezagutza berriak ekarri dizkiguten uraren inguruko tailerretan.
+ info[EUS] Aurten ere, EITBk antolatutako maratoiean parte hartu dugu. Erentzun Ikastolak, esklerosi anizkoitzaren inguruko ikerketa bultzatu nahi baitu. Hori dela eta, gure bigarren mailako ikasleak bustitzera animatu dira! #BUSTITZENGARA
+ infoLehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak oso lanpetuta ibili dira "On egin!" gaikako sekuentzia garatuz. Elikagaien garrantzia, nola kontserbatzen diren, lizuna nola sortzen den eta zenbat elikagai alferrik galtzen diren izan ziren, besteak beste, aztertu zituzten alderdi batzuk. Eskulturak eta bodegoiak ere sortu zituzten.
+ info[EUS] Erentzun Ikastolak Kiva Programaren Eguna burutu du. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak elkarrekin, gure leloak eskumuturretan idatzi eta gure artean trukatuz, jazarpenari aurre egiteko konpromezua hartu dugu.
+ info[EUS] Eskuz idazteaz gain, digitalizazioak bultzatuta "makinaz" idazten ere jakin behar dugu. Hori egiten baldin badakigu, edozein testua azkartasunez eta eraginkortasunez idatziko dugu. Horregatik, aspalditik, ikastolan mekanografia irakasten dugu 6. mailan, eskola-ordutegiaren barruan gainera. Gure ikasle ohi askok esan digute hau ikastea oso baliagarria izan zaiela, eta oso positibotzat jo dute. Gainera, ilusioz gordetzen dituzte ikastaroaren ...
+ info[EUS] Erentzun Ikastolan Naturaren Astea burutu dugu, ingurugiroarekin eta jasangarritasunarekin dugun konpromezuarekin aurrera eginez. Gure ESenRed (Eskola Jasangarrien Sarea) taldeak bultzatuta eta Javier “Pititi” eta Fernando Lejarrieta, Bargotako "Aula de la Naturaleza" proiektuaren sortzailea eta ekologian adituak lagunduta eta gidatuta, ekintza desberdinak eraman ditugu aurerra. Haien artean hauek dira esanguratsuenak: Naturaren eta zuhaitzen inguruko hitzaldia, ...
+ info[EUS] Gogotsu hasi dira gure LH 3. mailako ikasleak eta horren adibide unitatearen bukaeran sortu dituzten proiektuak: norberaren egunerokoa eta ikuspegi matematikoa duen lapbooka.
+ info[EUS] Lehenengo gaian ikasitakoa aplikatzeko altxorraren bila jolasa egin dugu: irakurri, idatzi, abestu, dantzatu, inguruak esploratu, arauak errespetatu, taldean jardun, besteei lagundu...
+ info