[EUS] 23/24 ikasturtean, ikastolako 6. mailako ikasleek aktiboki parte hartu dute EKO isavers proiektuan, TEDER elkarteak (Lizarra Lurraldea Landa Garapena) bultzatutako ekimena.
EKO iSavers proiektua ekimen berritzailea da. Ikasleak energia aurreztearen eta ingurumena zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzea eta heztea du helburu. Hainbat jarduera, tailer eta proiektu praktikoren bidez, ikasleek praktika energetiko jasangarriak identifikatzen eta beren etxeetan zein eskola-komunitatean ezartzen ikasten dute.
Proiektuaren helburu orokorra da ikastetxeetako ikasleei haien energia-funtzionamenduaren berri ematea, eta portaera arduratsuaren bidez lortutako aurrezkien bidez ikusi ahal izatea.
EKO iSavers bezalako proiektuetan parte hartzeak Erentzun Ikastolak Esenred ikastetxe sarearen balioekin duen konpromisoa islatzen du, ikastolako komunikatea etorkizun jasangarriago baten aldeko borrokan aldaketa eragile izan dadin.
Bideoan proiektuaren laburpena ikusiko duzue.