BALIOAK

Ikasleen osoko prestakuntza

Ikasle bakoitzari etengabeko jarraipena egiten zaio eskola-urteetan, ohitura intelektualak, eta hainbat jakintza eta balore beregana ditzan, giza alderdiak eta adimenarenak aldi berean. Pertsonak du gure hezkuntza-jardueraren lehentasuna. Ikaslearen ikasketa-urteetako zikloek aurrera egin ahala, argi eta garbi zehazten da lehentasun hori zuzeneko prestakuntza planean.

Aniztasuna eta balore demokratikoak

Gure Ikastola akonfesionala eta politika alderdikeria orotatik askea da. Helburua da ikasleek oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespetatzea, ELKARTASUN, SENTIKORTASUN, ERANTZUNKIZUN eta ESKUZABALTASUN gaitasunak garatzeko baloreetan oinarrituz gizartean era
onuragarrian jardun dezaten.

Euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaile

Gure historian, hizkuntzan eta kulturan oinarrituz, ikasleen gaitasunak eta baloreak garatzeko, euskarak iraun dezan eta berreskura dadin ahaleginduz.

Komunikazioan eta partaidetzan oinarritutako kudeaketa eredua

Eskola-elkarteko kide guztiek (gurasoak, ikasleak, irakasleak, langile ez irakasleak,…) hezkuntza sisteman hartzen dute parte hainbat baliabideren bitartez (Kooperatibaren Batzarra, Zuzendaritza Kontseilua, Eskola Kontseilua, ikasleen eta gurasoen ordezkariak) batasun eta koordinazio baten barrenean eta elkarri lagunduz.

Eleaniztasuna

Erentzun Ikastola aukeratzen duten familiek bere seme-alabek euskara ikastea eta euskaraz ikastea nahi dutela ulertzen dugu. Gainera gaurko gizartearen eskaerek bultzatuta, eleaniztasuna gure seme-alabek lortu beharreko helburua bihurtu da. Hori dela eta, Erentzun Ikastolak euskara oinarria duen proiektu eleanitza eskaintzen du, non Nafarroako bi hizkuntzez gain (euskara eta gaztelania), Europako beste bi hizkuntza (ingelesa eta frantzesa) ikas  baitaitezke.

Ingurugiroa eta jasangarritasuna

Natura, gizadiaren ondaretzat hartzen dugu eta hurrengo belaunaldietarako ingurumen hobea uzteko ardura dugula pentsatzen dugu. Bestalde, naturako baliabideak mugatuak dira. Hori dela eta birziklatzen jardueren bidez, baliabideen erabilera arduratsuaz, kutsadura saihestuz eta natura, oro har,zainduz, “oinatz ekologikoaren” inpaktu negatiboa txikiagoa izaten saiatu behar dugu.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola