Erentzun Ikastola 1978an sortutako Irakaskuntza Kooperatiba-elkartea da. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza bateratzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzako etorkizun hobea bermatzen duena.
Historia
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan EKI proiektua sartu genuen, ikasleen hezkuntza konpetentziak garatu eta ebaluatzeko proposamen didaktikoa.
Erasmus+Teachcom proiektuan parte hartu genuen konpetentzien hobekuntzan lan egiten jarraituz, hainbat instituzio eta Lituania, Errumania eta Turkiako ikastetxeekin batera. “hIZAN” proiektua garatu genuen Haur Hezkuntzan, Konfiantzaren Pedagogian oinarritua. Nafar Gobernuko Zientzia eta Teknologia eskola sarera atxikitu ginen.
Ipad proiektua 1×1. Tabletekin hasi ginen lanean haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. KEYCOLAB proiektu europarrean parte hartu genuen, konpetentziak lantzeko lehen hezkuntzan instituzio eta Belgika, Erresuma Batua eta Errumaniako ikastetxeekin batera. KIVA programa finlandiarra inplementatu genuen bullying prebentziorako.
Ospakizun aretoa eraiki zen. Ikastolako sarbideen hobekuntzak baita kiroldegian ere. ESenRED parte hartzera sartu ginen, eskola iraunkorren sarean.
35 urteurrenaren ospakizuna. LONGAR proiektua osatzen dugu ikasleekin lantzen ditugun konpetentziei gehituz, 2 proiektu dauzkagu ikasgelako 3 eta 12urte bitartean. Europako Twinning eskolako sarean sartu eta partaide gara.
Arkupeko jolastokiko obra egin zen. “ Saski bete barazki´´ proiektuak hezkuntza sailaren saria jasotzen du konpetentziak lantzeko.
Euskaraz Bizi aisialdia eta English camp martxan jarri genituen. PositivitiES proiektua martxan jarri genuen, psikologia positiboan oinarritua.
Gimnasioa eraiki zen. Gure formakuntzan hasi ginen eta gure ikasleekin konpetentziak lantzen proiektu berritzaileekin.
L.H. 5 eta 6 mailatako ikasgelak tablet pc ordenagailuz eta arbel digitalez hornitzen dira. “ 1.adinetik 3. Adinera´´ proiektua hezkuntza sailaren saria jasotzen du, konpetentziak lantzeko. Nafarroako abokatuen eskolak, haurren eskubideen inguruan guk eginiko spotari saria eman zion.
Ikastolaren handitzea, 0-3 urte bitarteko zikloaren sorrera eta hobekuntzak eraikinean. KEI proiektuaren formakuntza jasotzen hasten gara eta berau ikasgelatan martxan jartzen. JUUL kanpainaren barruan parte hartzen hasten gara, irakur zaletasuna bultzatzeko.
Ikastolaren legeztapena. Ikastolako bloga martxan jartzen da www.erentzun.blogspot.com.
Ingelera Eleanitz proiektuaren bidez ematen hasi ginen, berau ESU Presidents Award saria jaso zuelarik.
Xagu eta Azti proiektuekin hasten gara, teknologi berrien konpetentziak lantzeko. Internet erabiltzen hasten gara.
“San Felices eta Antso VII indartsua´´ film laburra ekoiztu eta Vitoria-Gasteizko zine jaialdian 3 sari jaso genituen.
Lehen NAFARROA OINEZ Erentzun ikastolarentzat. Honi esker, LOGSE-k eskatzen zizkigun betebeharrei aurre egiteko dirua atera genuen, eraikuntza berria eginez, honek gure kalitate mailaren igoera suposatu zuen hezkuntza proiektu barruan. “Zonbien froga´´ film laburra ekoiztu eta Vitoria-Gasteizko jaialdian saritua izan zen.
Ikasturte honetan Lehen Hezkuntza eskaini zen, ordura arte Haur Hezkuntza bakarrik eskaintzen bai zen.
1977 urtean, Erentzun ikastola sortu zen, guraso talde eta gazte batzuei esker eta 1978 urtean ireki zituen bere ateak 17 ikasle zituelarik.