EGINKIZUNA IKUSMENA

EGINKIZUNA

Vianako Erentzun Ikastola gurasoen kooperatiba bat da eta honen eginkizuna Vianako eta honen inguruko gizarteari kalitatezko hezkuntza eskaintzea da. Ikastetxe euskalduna, anitza, ez diskriminatzailea eta akonfesionala da.

Berezko curriculumaren ildoak jarraituz, pertsonaren formakuntza integrala du helburu bezala Ikastolak; pertsona arduratsua, adeitsua, solidarioa, autinomoa, jakinminez dagoena, gaitasun kritikoa duena, partehartzailea, berezko iritzia duena, eta egoki prestatua akademikoki zein hizkuntzetan.

Aipatutako helburuak lortzeko, Erentzun Ikastolak badu irakasle talde profesionala, egonkorra eta egoki prestatua, euskara eta euskal kulturaren garapenarekin arduratua, eleaniztasun proiektu sendo eta koherente batekin eta hezkuntza komunitatea osatzen duen ororen inplikazioarekin (guraso, ikasleria, langile ez hezitzaile).

Ikastolak behar dituen materialak ditu eskura eta metodologia suspertzaile eta eraikitzailea erabiltzen du ikasketa esanguratsua izan dadin, ikasleriaren aniztasunari erantzun eraginkorra emateko helburuarekin. Gainera, lankidetza, komunikatzeko gaitasuna, aditasuna, tolerantzia, solidaritatea eta jarrera demokratikoa bezalako baloreak bultzatzen ditu.

Azkenik, Ikastolak bere profesional guztien prestakuntza eta eguneraketa ahalbidetzen du, egungo hezkuntza aldaketa eta beharrei erantzuna emateko (eleaniztasuna, IKTak, konpetentziak,…).

IKUSMENA

Guk nahi dugun ikastetxea errealitate sozial eta demografiaren eboluzioari irekia dago, familia berriak erakartzeko beharrezkoak diren planteamenduak garatuz; instalazio aproposak edukiz, gizarteak eskatutako zerbitzuak eskainiz.

Finantzaketa iturri berriak, kudeaketa ekonomikoaren fidantzamendu eta hobekuntza, hauek dira gure erakundearen oinarrizko zutabeetako batzuk. Lan baldintzak ikastetxearen beharretara egokitzen ditugu eta lan giro ona bultzatzen dugu.

Halaber, irakasle eta ez irakasleen formakuntza profesionalerako politika baten plangintza dugu, hezkuntza kalitatearen hobekuntza bilatuz, ikastetxe berritzaile eta aitzindari bat helburutzat izanik.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola