[EUS] Erentzun Ikastolan familia loturak sendotzeaz gain gure ikasleei laguntza integrala eskaintzea gure helburuetako bat da. Horretarako bultzatu dugu ikasturte honetan Famili Eskola.
Gune hori esperientziak partekatzeko, hazteko estrategia eraginkorrak ikasteko eta seme-alaben garapen integrala elikatzeko topagune gisa ulertzen dugu. Gure ustez, hezkuntza, ikasgeletan ez ezik, hezkuntza-komunitatea elkarlanerako ahaleginean elkartzen denean ere aberastu egiten da.
Animatu gure hurrengo saiora. Elkarrekin, hezkuntza-komunitate gisa, gure ikasleen garapen integral eta zoriontsu baterako zubiak eraikitzen jarraituko dugu.