[EUS] Otsailak 1, San Felices Eguna ospatu dugu Erentzun Ikastolako ikasle eta irakasleek. Gure ohiturei eutsiz ekintza desberdinak burutu ditugu: San Felices egunaren ospakizunaren zergatia ezagutu, historia landu, aurorak abestu eta danbolin joleak izan ditugu. Bukaeran, danborrei eragin diegu ozenki esateko: GORA SAN FELICES! Zorionak ikaslego guztiari egindako lanagatik eta ipuin lehiaketan parte hartu dutenei ere bai, bereziki irabazleei: Olaia, Haizea, Ekain eta Arane!