Garbiketa Team Vianan

[EUS] LH1, LH2 eta LH3ko ikasleok herrian garbiketa jarduera berezi bat egin dugu. Garbiketa team bihurtu gara, eta denon artean parkea garbitu dugu.

Jardueran zehar, eskolako beste ikasle batzuekin elkartu gara eta jolas batzuk ere egin ditugu. Oso ondo pasa dugu, eta aldi berean gure ingurua zaintzen lagundu dugu.

Ekintza honi esker, herria eta espazio komunak zaintzearen garrantzia ikasi dugu. Taldean arituta, dena errazagoa eta politagoa dela ikusi dugu. Errepikatuko dugu, garbiketa team!

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola