[EUS] Ikasturte amaieran, HAUR HEZKUNTZAKO ikasleok egun berezi bat ospatu dugu ikastolan. Alde batetik, ikastolako esparruak garbitu ditugu, guztion artean gure ingurunea txukun eta zainduta uzteko.
Bestetik, Javi Pititiri bere laguntza eta gertutasuna eskertu dizkiogu. Oso une polita izan da, eta ikasturtean zehar gure ondoan egon den pertsona bati maitasunez eskerrak emateko aukera izan dugu.
Jarduera honekin gauza garrantzitsuak ikasi ditugu: espazio komunak zaintzea guztion ardura dela, elkarlanean aritzea askoz ere politagoa dela eta eskerrak ematea ere ikaskuntza handia dela. Keinu txikiek balio handia dutela konturatu gara.









