ESPAZIOA

BISITA BIRTUALA:

Eskuineko menuan Haur Eskola aukeratu.

Haur Eskola 2008an inauguratu zen, inguru natural bete-betean dago kokaturik eta instalazio modernoez horniturik: zoru bero-emailea, argi naturala, jolastoki estalia…

  • Ikasgelak. Diseinu xumekoak dira, halako moduan non hala tokiaren banaketa nola haurrak mugitzea errazten baitira.
  • Logelak atseden hartzeko edo siesta egitekoak, ikasgelari lotuta daude.
  • Komunak haurrak aldatzeko tokia eta higienerako behar diren gauza guztiak ditu. Haurren bat aldatzen ari garenean beste haurrak ikusteko bide ematen du guneak.
  • Jolaserako eta mugimendurako gunea. Hemen egiten dira atseden hartzeaz edo jatearekin zerikusirik ez duten jarduerak, hala nola jolas librean aritzea, jolas sinbolikoan, eraikuntzetan, puzzleak osatzea, liburutegi-jarduerak eta abar.
  • Arte-hezkuntzako ikasgela. Bertan egiten dira planteatutako askotariko lantegiak; izan ere, gela honetan dago haurrek behar duten material guztia (hainbat kolore eta neurritako paper-zatiak eta kartoi-meheak, plastilina, tenperak, margoak, buztinak, materiak birziklatuak…) gauzak arakatu, esperimentatu eta haien ikasbidea eraiki dezaten, batik bat oraindik mintzaira menderatzen ez duten adinetan.
  • Psikomotrizitate-gela. Haurren mugikortasunak berebiziko garrantzia dauka adin hauetan, haien pentsamenduari eta garapen integralari lotuta dago eta. Ikasgela honetan haurren eskura jartzen ditugu haien interesa piztuko duten material eta egiturak, motibazio-iturri izanen direnak mugitzeko prozesuan, horrela oreka fisikoa eta psikikoa garatuz.
  • Jolastokia. Gune horren antolaketak bide ematen du jolasean aritzeko eta mugitzeko. Hori horrela, badira txirrista txikiak, zabuak, zabu-aulkiak, trizikloak, motorrak, etab.
  • Jantokia. Gune honetan bereziki zaintzen dugu giroa, bai elikadura-ohiturak osasungarriak sustatzeko, bai haurrek jatekoarekin harreman positiboa izan dezaten. Izan ere, jatorduetan honelako bizipenak izaten ditugu: gosea asetzen da, zaporeez gozatzen, eta ikaskideekin hartu-emanak izaten dira, modu lasai eta atseginean.
    Bularreko haurrek (0-1 urtekoek) gelan hartzen dute biberoia, eta ibiltariek (1-2 urtekoek) eta nagusiek (2-3 urtekoek) jantokia erabiltzen dute hamaiketakorako, bazkaltzeko eta askarirako.
Gune instalazioak honako irudi hauetan dituzue ikusgai:

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola