Gure Haur Eskolan lortu nahi duguna da haurrak bere kabuz barneratu ditzaten ikasketa prozedurak eta ez mekanikoki ikas ditzaten gaiarekin erlazionatutako edukiak.
Umeek modu global batean ikasten dute eguneroko esperientzia batzuetatik abiatuz.
Proiektuka lan egiteko oinarrizko pedagogi zutabeak hauek dira:
- Ikasketa adierazgarria.
- Pertsonalitatea eta pluraltasuna.
- Ikasketa aktiboa ikasleen artean.
- Ebaluazio prozesua
- Praktikan jarriz esperimentatzea.
- Haurraren osotasuna
OINARRI PEDAGOGIKOAK
Hezkuntza ekintzaren xedea honako hau da, ikasteko gozamena sortu, ezagutu, ikertu, saiatu eta ulertu. Berau hezkuntzaren oinarria da, pertsona bezala garatu eta gizarteari laguntzeko. Hezkuntzaren edukiak modu global batean lantzen dira, aldi berean ikasleentzat erakargarriak izan behar dutelarik.
Ikastetxe barruan ematen diren ekintzak izango dira ekintzen erdigunea.
Lan honen metodoa honako honetan oinarritzen da, esperientzia, ekintzak eta jolasean. Umeentzako giro seguru, maitekor eta konfiantzazkoa bat sortuz, ume bakoitzaren erritmoa errespetatuz, baita ere bere inguru familiarra nahiz gizarte egoera, bere auto-estima bultzatu eta gizartean murgiltzeko.
Bakarka lan egiten da, ikasle bakoitzaren erritmoak errespetatuz, beharrezko laguntza eskainiz bere ikaskuntzan. Gure ikaskuntzaren oinarria, hezkuntza integral bat ematea da, gure ikasleak parte hartzaileak izatea bultzatzen da, jarrera kritikoa izan dezatela, interesa erakutsi eta ikaskuntza esanguratsua eduki.
Baldintza-berdintasuna lantzen da eta eskubideak guztiontzat, hasierako jo puntua kontuan harturik, ikasleen arteko ezberdintasunak (adina, sexua..) Asko zaintzen da ikastola eta familien arteko komunikazioa, baita ere, irakasle eta familien artekoa, horrela lan osagarriak izan daitezen.
Euskara izango da ikastolan erabiliko den hizkuntza eta bide batez euskal kultura erakutsiko zaie, eleaniztasuna ere erdigunean dago: euskara – gaztelera – ingelesa. Bestalde, helburu didaktikoak ahalmenean eta ekimena landu eta sorkuntzan oinarrituko da.
Txokoak
Gelak txokoetan banatzen dira, txoko bakoitzean ekintza jakin bat egiteko egokitua dago, ikasleek modu autonomoan parte hartuko du. Metodologi honen bitartez ikasleek beraiek bakarrik ikertuz ikasteko modu paregabea erakusten du.
- Irakurketa txokoa: liburu, aldizkari, ipuin, argazki bilduma, txartelak beraien izenekin…
- Puzzleen txokoa: ahokadura jolasak, puzzleak, sailkatzeko materiala…
- Sukaldea: sukaldeko materiala, ahulki, mahai, lapiko, plastikozko janariak (tamaina, kolore ezberdinetakoak) erosketetarako karroa…
- Mozorroen txokoa: arropa ezberdina mozorrotzeko.
- Eraikuntza txokoa: kuboak, neurri ezberdinetako potoak, eraikuntzarako pieza ezberdinak.
- Jolasen txokoa: panpinak, autoak, animaliak, arrastaka eramateko jolasak…
- Musika txokoa: musika instrumentuak, beraien irudiak, musika jostailuak, musika instrumentuak egiteko materiala, partiturak…