OHIKO GALDERAK

   ARRETA::   Erantzunak, mesedez, harremanetan jarri baino lehen irakurtzen ditu.

Hemen jasotzen dugu familia batzuk gure irakaskuntza-modeloaren inguruan planteatzen dizkiguten galderetako zerrenda bat.

OHIKO GALDERAK

1. Zeintzuk dira hizkuntz ereduak?

Nafarroako hezkuntza sistemak, hizkuntza eredu desberdinak eskaintzen ditu:

 

D EREDUA: irakaskuntza euskaraz da eta gaztelania ikasgai moduan ikasten da. Hezkuntza ikerketak eta araudia berari jarraituz, euskara eta erdararen ezagutza hoberena bermatzen duen eredua da. Nafarroan gehien igotzen ari den eredua da. Ikastolak, eredu honen sortzaileak izan ginen eta ondoren sare publikoan ezartzen joan zen.

 

A EREDUA: irakaskuntza gazteleraz ematen da eta euskara ikasgai moduan ikasten da, baina azken honen ikaskuntza ez da ziurtatzen.

 

G EREDUA: irakaskuntza erdara hutsean ematen da. Urtetik urtera, eredu honetan matrikulatzen diren ikasleen kopurua txikiagoa da.

 

B EREDUA: ikaskuntza euskaraz ematen da, erdara ikasgai moduan eta beste irakasgai batean edo batzuetan erabilera hizkuntza bezala erabiltzen da, ikaskuntza, zikloa edota etaparen arabera.

 

Nafar Gobernuak eremu euskaldunean A, B eta D ereduak baimentzen ditu, euskararen irakaskuntza derrigorrezkoa delarik; eremu mistoan A, B, D eta G ereduak eta eremu ez euskaldunean A eta G ereduak.

2. Nola ikasten du haurrak euskara D ereduan?

Haurrak guk erdara ikasi genuen bezalaxe ikasten du, era natural batez eta esfortzurik gabe. Ikastolara sartzen den lehen momentutik, komunikazioa euskara hutsean ematen da, “murgiltzea – programa” deitzen dena. Hilabete batzuetan zuen seme – alabek bikain ulertuko dute euskara eta poliki – poliki euren lehen hitzak erabiltzen hasiko dira.

3. Zer onurak ditu elebiduna izateak?

Bigarren hizkuntza baten ezagutzak, haurraren garapen intelektualari laguntzen dio eta kultur eta giza aukerak zabaltzen ditu. Hirugarren hizkuntza (ingelesa gure kasuan) erraztasun handiagorekin barneratzen dutela ere zientifikoki ziurtatuta dago. Onura hauek guztiei, lan mundukoak gehitu behar zaizkie, euskara lana aurkitzeko aukera bat gehiago da eta.

4.Eta gaztelera? Euskara ikasten bada ez da gaztelera ahaztuko? Gazteleraz akats ortografikorik gabe idazten iaksten dute?

Gaztelera gure Erkidegoko hizkuntza bat izanik, zentzugabekoa litzateke merezi duen arreta ez eskaintzea. Ikastolon helburuetako bat, bigarren hezkuntza edota batxilergoko ikasketak bukatu ondoren, euskara zein erdarazko ezagutzak, ikasleari Unibertsitateko sarbidea ahalbidetzea da. Helburu hau egun, arazorik gabe lortzen ari da.

 

D ereduan gaztelera irakasten da eta hizkuntza honen alderdi guztiak lantzen dira: idazmena, irakurmena, ahozkotasuna, gramatika, ortografia, literatura … Gaztelera ez da ahazten, aberasten da.

5.- Baina erdara irakasgaitzat izanik ere, erdaraz ikasiko balu lortuko lukeen maila ez da lortuko, ez?

Lehen momentuan halaxe dela iruditu arren, ikerketa neurolinguistikoen arabera, hizkuntzak ez dira konpartimentu estankoak, isolatuak. Errazago ulertu ahal izateko, gure garunean hiru puxika ditugula imajina dezagun: euskararena, gaztelerarena eta ingelesarena. Puxika hauek konektatuak daude, beraz euskararen puxika puzten badugu, aldi berean gaztelera eta ingeleseko puxikak puzten dira. Eta gauza bera gertatzen da euskarena edota ingelesarena puzten badugu. Hau da, hizkuntza baten hobekuntzak, beste bietan eragina du. Gure egoerara aplikatuz, euskararen ezagutza zenbat eta handiagoa izan, gazteleraren ezagutza hobea izanen da, eta kontrakoa.

6.- Nire seme-alabak euskaraz ikasten badu, nik hizkuntza hau ez dakidanez, ezin izanen diot etxeko lanetan lagundu, hau ez da arazo bat?

Etxeko lanak berak bakarrik egin behar ditu. Bere etxeko lanak etengabe kontrolatzeak ez dio mesede handirik eginen. Gurasoen funtzioa etxeko lanetan honakoa da: ikasketa ohiturak bereganatu eta ezartzen laguntzea eta bere etxeko lanen ardura berak har dezala. Funtzio horretan, hizkuntzaren ezagutzan baino gehiago, zuen jarrera garrantzitsua da. Adibidez, bere etxeko lanak antolatzen lagun diezaiokezue, egin behar dituen etxeko lanak zeintzuk diren ezagutzeko interesa azaldu, noizko egin behar dituen, nondik has daitekeen, denbora nola kudeatu, e.a.
Edozein modutara, momenturen batean laguntza zehatz bat behar badu eta euskaraz ez badakizue, itzultzea eska diezaiokezue, hiztegiak erabili, gaztelerazko testu liburuak erabili, e.a. Ikastolan laguntza eska dezakezue ere edo hurrengo egunean zuen seme – alaba izan dadila zalantzak irakaslearekin argituko dituena.

7.-Hizkuntzen aukerena oso ongi dago baina... badirudi ikastolak bakarrik hizkuntzagatik hezkatzen direla eta ez hezkuntzaz orokorrean

Oraindik ere Nafarroan hizkuntza aukeren inguruan zalantza ugari dagoelako da, baina ez da horrela. Izan ere, gure familien gehiengoak Ikastola hezkuntza eredua aukeratzen du bertan eskaintzen den hezkuntza maila ona dela sinesten dutelako.

Nafarroako hainbat Ikastolek kalitate egiaztagiriak, hezkuntza kalitatea eta berrikuntza sariak jaso dituzte, eta ia guztiak, kalitate ereduetan (EFQM edo KEI) oinarriturik lan egiten dute.

 

8.- Zertan desberdintzen da ikastola bat, kontzertatuko zentro bat edota ikastetxe pribatu baten aurrean?

Ezaugarri bereizgarri garrantzitsuenetako bat titulartasuna da. Ikastolok irakaskuntza kooperatibak gara. Ikastola bakoitza bere bazkide kooperatibistena da, hezkuntza zentro hau aukeratu duten familiak direla. Familiek, junta eta batzordeen bitartez, zentroaren kudeaketan parte – hartze zuzena dute, eta euren seme – alaben hezkuntza proiektua, egin beharreko inbertsioak, … erabakitzeko ahalmena dute.

9. Ez dakigu euskaraz, nola lagun geniezaieke gure seme-alabei hizkuntza honen ikasketan?

El tiempo libre suele ser placentero para las niñas y niños, por lo que es de especial importancia el uso del euskera en el tiempo de ocio: así, la niña o el niño relacionará el idioma con actividades agradables y, de paso, adquirirá el registro informal (ese modo de hablar que utilizamos al enfadarnos, bromear o al contar chistes) del idioma.

 

Aunque vuestra hija o hijo todavía sea pequeño, pronto tendrá la oportunidad de participar en diversas actividades (música, deporte, etc.). En la medida de lo posible, conviene optar por la oferta en euskera.

 

Es conveniente ofrecerle contextos donde se utilice el euskera: utilizar el euskera con las amigas y amigos, asistir a actuaciones y actividades en euskera, etc.

 

Conviene que tenga en casa a su disposición juegos, libros, música y otro tipo de productos en euskera; y que tanto en la televisión como en el ordenador el euskera tenga su espacio.

 

10. Guraso batek bakarrik daki euskaraz .Nola jokatu behar du euskaraz dakiena?

Euskaraz dakienak bere seme – alabarekin erabiltzea komeni da. Euskararen erabilera eskola eremura mugatzea, etxean guztiek hizkuntza bera erabili ahal izateko, tentagarria izan daiteke. Baina euskaraz dakienak, bere seme – alabari transmititzea oso garrantzitsua da. Etxean euskaraz aritzen diren haurrak, hizkuntza aberatsagoa eta hitz egiteko erraztasun handiena dutenak dira. Gainera, etxean euskaraz hitz eginez, abantaila asko eskaintzen dizkiozu: txikitatik bi hizkuntzak menpera ditzake, euskara aberatsa eta adierazgarria eskuratuko du, eta aldi berean, belaunaldiz belaunaldi pilatutako erreferente kulturalak igorriko dizkiozue.

Eta ez dakienak?

Argi dago euskaraz ez dakienak bere hizkuntzan hitz eginen duela bere seme – alabarekin. Baina, biziki garrantzitsua da euskararekiko duen jarrera.
Aldeko jarrera eta aktiboa: euskaraz ez dakienak familiako beste kideek euskara hitz egiten dutenean interesa azaltzea garrantzitsua da, hitzen esanahiagatik galdetzea, abestean eta jolasean euskara erabiltzea, e.a. Haurrek aldeko jarrera hori nabaritzea garrantzitsua da.
Zuen seme – alabekin gai honen inguruan hitz egitea komeni da: etxean zergatik hitz egiten diren bi hizkuntza azaltzea, eta euskarak zuentzat duen garrantzia azpimarratzea.

GALDERA BERRIA BIDALTZEA






    Irakurri dut eta pribatutasun-politika onartzen dut.

    ERENTZUN IKASTOLA

    Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

    NIE – EHI

    Nafarroa ikastolak ikastola