BALIOAK
Aurreko KIVA programan oinarritzen da. Eskola-jazarpenaren aurkako programa orokorra da, eta eskolako sektore guztiek hartzen dute parte bertan: irakasleek, ikasleek, familiek, garbiketako langileek, jantokiko langileek, ikastetxeko eskolaz kanpoko jardueren arduradunek…
Jazarpen egoeraren bat antzematen denean, BALIOAK taldera bideratzen da kasua. Horrez gain, Lehen Hezkuntza osoan hilean bi tutoretza-saio egiten dira BALIOAK programako materiala lantzeko. Material horretan honako gaiak lantzen dira, besteak beste: errespetua, gatazkak nola konpondu, komunikazioa, zer den eta zer ez den jazarpena…
Proiektu honen indarguneetako bat da ikasle guztiekin lantzen dela, eta baita “ikusleen” edo egoera onartzen dutenen rola ere jorratzen dela: jazarpena badago, hori zuzentzea guztion esku dago.











