ESKOLA JASANGARRIA

Erentzun ikastola jasangarritasuna sustatzen duten eskolen sarean parte hartzen du. EsenRed proiektuan hain zuzen ere.

Jsangarritasuna eta ingurumen proiektuetan hezkuntza komunitatearen parte-hartzea lantzen eta sustatzen duten Nafarroako ikastetxen sarea.

Printzipioak eta Helburuak

Nafarroako Jasangarritasun Eskolen Sarea ESenRED (Sareko jasangarritasun eskolak) sareko kidea da, hots, Espainiako Estatuko jasangarritasun ikastetxeen sarekoa, administrazio publikoek (autonomia erkidegokoak, udalak eta abar…) sustatua. 2012-2013 ikasturtean sortu zen sarea, eta erkidegoko hainbat departamenturen ikuspegi bateratzen ditu, hala nola Hezkuntza eta Ingurumen departamentuenak, ikastetxeen eguneroko dinamikan integratzeko.

ESenREDek Nazio Batuen UNESCOren eta PNUMAren laguntza du eta, nazio barrenean, CNIEErena (Hezkuntzako Berrikuntza eta Ikerketako Zentro Nazionala), horrexekin lankidetza hitzarmen bat sinatu baitu. Sarea esparru bat da hezkuntza politiken eraginkortasuna eta efizientzia handitzeko, berrikuntzari, ebaluazioari, kalitateari eta jasangarritasunari begira. Gainera, esparru ezin hobea da ikasleen gaitasun maila indartzeko, bai eta balio sozial eta etikoetako prestakuntza eta banakako nahiz taldeko erantzukizun eta konpromisoak ere.

2014/2015 ikasturtean, sare nafar bat sortzeko lehenbiziko deialdia egin zen, jasangarritasunaren arloko esperientziak trukatu eta batera lantzeko gure erkidegoan. ESenREDden bidez -sareen sarea- jarduketa esparruak partekatu gogo dira, baita Espainiako beste ikastetxe batzuen metodologia eta proiektuak ere.

Azken urteotan ingurumen gaiak landu dituzten ikastetxeak batu nahi dituen egitasmoa da.

Ingurumen arazoak aztertzeko eta ulertzeko orduan funtsezko papera izateaz gain, ikastetxeak gune egokiak dira ingurumen proiektuetan parte-hartze arduratsua sustatzeko. Funtsezkoa da ikastetxearen funtzionamenduan ingurumen hobekuntzak nola sartu identifikatzea eta proiektu horiek praktikan jartzea. Ezinbesteko aldaketak erdietsi eta ingurumenaren narriadura saihesteko bide bakarra zeharkakotasunez esku hartzea da, ikastetxeek beren hezkuntza proiektua prestatuz.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak irakasleak ingurumen gaietan prestatzearen alde egiten du apustu, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin elkarlanean aritu ohi da.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola