EUROPAKO PROIEKTUAK: KEYCOLAB - TEACHCOM

Azken urte hauetan, gure ikastolak, Erasmus + bultzaturiko Europar Batasunako zenbait proiektuetan parte hartu du, bertan proiektu eta ikuspuntua trukaketa ezberdinak Europa mailan.

Bi proiektu aipatuko ditugu:

TEACHCOM

Beste 11 ikastetxeekin batera parte hartzen du gure ikastolak Teachcom proiektu europarrean, bere helburua irakasleen konpetentziak hobetzea europako beste herrialdetako irakasleen esperientziekin elkar trukatuz. Proiektu europear bat da eta Erasmus+ en babesean dagoena. Ekimen honetan Nafarroako Ikastolen Federakuntzak parte hartzen du eta bere barruan Erentzun ikastolak.

Teachcom-en helburua, hezkuntzaren modernizazioa, europako irakasle ezberdinen arteko erlazioari esker. Programa honetan 11 eragile ezberdinek parte hartzen dute, hezkuntza zerbitzu, ikuskaritza, irakasleen formakuntzarako enpresak eta ikastetxeak. Proiektu honetan, Nafarroakoaz gain Turkia, Errumania edo Lituaniako eragileak parte hartzen dute.

KEYCOLAB

Gure ikastola aldi berean keycolab proiektuaren barruan murgildurik dago, bere helburua gure ikasleen konpetentziak garatzea da. Gure mugetatik haratago parte hartzen duten eragileak honako hauek dira: Finlandiako Tuku unibertsitatea, Oxford-go irakasle taldea(NAPE), Timisoarako irakasle taldea (AIB) eta Ambereseko eskola publikoak koordinatzen dituen taldea (BBA). Nafarroako ikastolak daramakite proiektu honen lidergoa.

Erentzun ikastolako ikasleek Keycolaben konferentzia internazionalean parte hartuko dute ikasturte honetan konpetentzietan oinarrituriko proiektuak aurkeztuz.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola