Laguntza programa 2016an sortu zen, eskola-jazarpenaren prebentzio eta esku-hartze programa gisa. Programak jazarpen- eta ziberjazarpen-egoerak antzemateko, diagnostikatzeko, prebenitzeko, murrizteko eta/edo ezabatzeko tresnak eskaintzen ditu. Era berean, zentro-proiektu bat garatzeko laguntza eskaintzen du, Bizikidetzarako Aholkularitzatik antolatzen diren prestakuntza eta materialen bidez.
Gaur egun, Laguntza programaren helburua tratu onaren sustapenean zehazten da, hori baita jazarpena eta ziberjazarpena prebenitzeko modurik egokiena. Horrez gain, hezkuntza sozioemozional integraleko programa bat ikastetxeetan ezartzearen alde egiten du, hezkuntza-komunitate osoari zuzendua.









