SARIAK

KEI-PCI KALITATEZKO EGIAZTAGIRIA

2016an kalitate auditoria bat pasa ondoren, kalitate KEI egiaztagiria lortu genuen.

2.0 ESKOLA KALITATE ZIGILUA

Hezkuntza sailak, ITE ( instituto de tecnologías educativas) bitartez eskola 2.0 zigilua eman zigun 2011-2012 ikasturtean.

Zigilu hori lortzeko kontutan eduki zen, esperientzia berriak martxan jartzea, gizartean dauden baliabideak erabiltzea informazio hori gizarteratzeko, eguneroko lan baliabide bezala erabili, ikaskuntzaren hobekuntza eta aberastasuna helburu duelarik.

16 ikastetxeek jaso dute zigilu hau estatu guztian, 4 Nafarroan eta 2 ikastola dira.

INTEGRATIC SARIA

Gure ikastetxeak ibilbide luze bat du IKT loturik. 2009 urtean, Integratic proiektuan parte hartzeko aukeraturik suertatu zen, gure ikastolan ikasgai ezberdinetan teknologia berriei ematen diogun erabilera kontutan izanik. Jaso genuen diru laguntzari esker, 5 eta 6 mailako ikasleek tablet PC-ak, arbel digitalak eta proiektoreak izan zituzten.

HEZKUNTZA SAILAK SARITURIKO PROIEKTUAK KONPETENTZIAK LANTZEKO.

Nafar gobernuko hezkuntza sailak honako proiektu berritzaile hauek saritu ditu urteroko deialdietan:

  • “Saski bete barazki”
  • “3. adinetik 1. adinera”
  • “Bizikleta konpontzen”
  • “Teklatua buru gainean”

“HAURREN ESKUBIDEAK” SPOTAREKIN SARIA

2009 urtean haurren eskubideen harira eginiko spot lehiaketa irabazi genuen, Nafarroako abokatuak antolaturiko lehiaketa “nik ere baditut eskubideak” lelopean.

KORTOMETRAI HISTORIKO ETA FANTASIAZKOEKIN SARI EZBERDINAK

90 hamarkadan, ikastolak sari ezberdinak jaso izan zituen Vitoria-Gasteizko “Gaztebideo” bideo jaialdi amateurrean, baita ere Lekeitioko Euskal Zinemaldian zonbien froga, San Felices eta Antso Indartsua VII, Bargotako aztia eta Cesar Borgiaren kondaira laburmetraiekin.

Aipatu behar da Cesar Borgiaren laburmetraia, Gaztebideoko pelikula onenaren saria lortu baitzuen eta errekonozimendu bat Lekeitioko zinemaldian.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola