TEKNOLOGI BERRIKUNTZA

2012 urtean, Nafarroako Hezkuntza sailak bultzatu zuen teknologia eta zientzietako berrikuntza plan berria, marko horren barruan sortu zelarik, Teknologi eta Zientzia Berrikuntzen Ikastetxe Sarea, ikasleen talentua bultzatzen dute berriztapen metodologiko eta gaitegiena, bertan ikastolak parte hartzen duelarik.

Ekimenaren muina honetan datza, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasleria formatzea eta Iruñeko planetariumean dagoen teknologi berriak eta berrikuntzetarako errekurtso zentroa probestea.

Teknologi eta zientzia berrikuntzen ikastetxeen sarean egoteko baldintzak (robotika arloan) honako hauek dira:

  • Robotikan formaturiko irakasleak edukitzea edo formatzen daudenak.
  • Robotika hezkuntza arloan murgiltzeko proiektu bat garatu ikastetxean.

Honek dituen onura batzuk:

  • Errekurtso zentroko robot ekipoak maileguan edukitzeko aukera.
  • Komunikaziorako espazio birtualera joan eta material didaktikoa trukatu hezkuntza robotikari buruz eta norberaren materiala elkar trukatu sareko beste ikastetxeekin.
  • Informazio eguneratua jaso, hezkuntza robotikari buruz.
  • Lehentasuna, plaza mugatuak badira, formakuntzetarako edo gaiarekin zerikusia duten proiektuekin.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola