Txontxongilo emanaldia LH2n

[EUS] Aurreko ostiralean, LH2ko ikasleok HH3ko ikasleak gure gelara gonbidatu genituen txontxongilo emanaldi batera. Euskara arloan prestatutako jarduera izan zen, eta ilusio handiz egin genuen.

Jarduera honekin, ahozko adierazpena landu dugu, jendaurrean hitz egiten eta elkarrekin lan egiten ikasiz. Oso esperientzia polita izan da, eta HH3ko ikasleek ere primeran pasa zuten. Hurrengora arte, txontxongiloak prest!

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola