[EUS] Duela gutxi, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Las Cañas Aintziraren erreserba bisitatzeko aukera izan genuen. Gure helburua ekosistemak hobeto ulertzea zen, eta hori egiteko ez dago hau baino leku hobeagorik. Lorea gidari moduan, urmaelean bizi diren hegaztiei eta beste izaki bizidun batzuei buruzko pilo bat ikasi dugu. Oso didaktikoa izan zen ekosistemaren bizidunak eta bizigabeak elkarrekin nola erlazionatzen diren hurbiletik ikustea.
Bisitan zehar, urtegiaren inguruak esploratzeko zortea izan genuen. Karramarroen hondarrak, hezur batzuk eta egagropila bat ere aurkitu genituen, eta, ondorioz, are interesgarriagoa izan zen gure ibilaldia. Horrela ikastea, naturarekin harreman zuzenean, esperientzia ikaragarria izan zen.
Loreari eskerrak eman nahi dizkiogu bisita hau hain berezia egiteagatik. Haren ezagutzak eta gogoak asko ikastea eta une bakoitza gozatzea eragin zuten.
Laburbilduz, irteera horrek ekosistemen garrantziaz gain, oroitzapen handiak ere utzi zizkigun. Espero dugu laster berriro antzeko esperientzia izatea!