[EUS] LH5eko ikasleok jarduera berezi batean parte hartu dugu Euskara arloan. Nafarroako Museo Etnografikotik maleta ibiltaria ekarri ziguten, eta bertan euskal kultura eta tradizioekin lotutako objektu ugari aurkitu genituen. Lehenengo, taldeka objektuak aztertu genituen, eta lortutako informazio guztiarekin mural bat sortu genuen. Ondoren, gure murala eta objektuak adinduen egoitzan aurkeztu genituen, bertakoentzako une berezia sortuz. Bukatzeko, ikastolako LHko kideei aurkezpen bat egin genien, eta haiek objektuak gertutik ikusi eta galderak egiteko aukera izan zuten.
Jarduera honekin, euskal kultura eta tradizioen inguruan gehiago sakontzeko aukera izan dugu, eta oso aberasgarria izan da guretzat. Euskal kulturaren altxorrak ezagutzeak gure identitatea sendotzen laguntzen digu eta, gainera, taldean lan egiteko eta ezagutza partekatzeko aukera aparta izan da.
Eskerrik asko Nafarroako Museo Etnografikoari maleta hau gurekin partekatzeagatik eta euskal kulturaren aberastasuna gure esku jartzeagatik. Esperientzia honek gure jakin-mina piztu du eta, ziur gaude, gure oroitzapenetan luzaroan iraungo duela!








