[EUS] Erentzun ikastolako LH4-5 eta 6.mailako ikasleak Beintza-Labaienen egon dira hiru egunez, Nafar Gobernuak antolatzen dituen Euskaraz Bizitzeko Egonaldien programari esker.
Jarduera ugari egin zituzten bertan: jolas kooperatiboak, musikatutako gaubelak, antzerkiak, kobazulo bat bisitatu… Helburu jakin bat zuten denek: lagunen artean eta ikastolaz kanpoko testuinguru batean haien euskara martxan jartzea.