[EUS] Gau Beltzako astean, ikastolan ipuin beldurgarrien txoko bat antolatu dugu irakurketa suspertzeko. Txokoa apaindu dugu eta ipuinak ikasleen eskura jarri ditugu.
Gainera, ostiralean bi saio berezi egin ditugu: bat HHko haurrentzat eta beste bat LH 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Eta patio garaian, Ostiralokea ere ospatu dugu Gau Beltzako abestiekin. Giro polita sortu dugu, ipuinez, musikaz, emozioz eta irribarrez betea.















