[EUS] LH1eko ikasleok urazak landatu genituen gure baratzean azaroan, ingurune saioetan. Hilabete hauetan zehar, landareak zaindu eta nola hazten ziren ikusi dugu.
Maiatzean, uzta jasotzeko garaia iritsi da, eta oso gustura bildu ditugu gure urazak. Ondoren, etxera eraman ditugu familiarekin jateko. Oso esperientzia polita izan da, eta landareak zaintzen eta naturaren zikloak ulertzen ikasi dugu. Gure baratzeak fruituak eman ditu… eta guk irribarreak!








