[EUS] Dakizuen bezala, konpetentziak lantzeko 4 urtekoen gelan proiektu berriztatzailea jarri genuen martxan. Helburua ikastola ondo ezagutzea izan da, autonomia, segurtasuna eta konfiantza garatuz. Horretarako argazkiak atera, planoak interpretatu eta geletarako kartel berriak egin zituzten. Bukatzeko altxorraren bila jolasa burutu zuten. Primeran pasa dute ikasten eta taldean lan egiten.