[EUS] Gaur, Erentzun Ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok Korrika Txiki ospatu dugu Vianan, martxoaren 23an KORRIKA ofiziala iritsi aurretik.
Vianako erdigunean korrika egin dugu eta lekukoa batak besteari pasatu diogu, denon artean kate polita osatuz. Elkar animatu eta elkar zaindu dugu, euskararen aldeko mezua herriko kaleetara eramanez.
Gogoratu dugu KORRIKA bi urtez behingo ekimena dela: EUSKARA bultzatzeko eta euskaltegiak laguntzeko dirua biltzeko. Guk ere gure ekarpena egin dugu, parte-hartuz eta konpromezua erakutsiz.














