Lehen ebaluazioan 6. mailakook naturan gertatzen diren hainbat prozesu geologikoak ezagutu ditugu: sumendiak, lurrikarak, tolesturak, failak… baita gure planetaren barnealdearen osaera ere. Horrela, harrien, mendien, haitzuloen, kontinenteen… jatorria ezagutu dugu.
Ez ditugu testuliburuak bakarrik erabili, harriak, fosilak, mineralak, artikuluak eta albisteak ekarri ditugu ikasgelara. Gainera maketak eta simulazioak egin ditugu. Horrela Lurraren forma egunez egun aldatzen duten fenomenoak hobeto ulertu ditugu.