[EUS] Pasaden astean, HAUR ESKOLAko eta HAUR HEZKUNTZAko ikasleok uraren inguruko tailer interesgarriak egin genituen Nilaskoekin.
HAUR ESKOLAko ikasleok antzerki baten bidez urari buruzko istorio bat entzun dugu. Modu goxo eta dibertigarrian, uraren mundura hurbildu gara. HAUR HEZKUNTZAn, berriz, gure etxeetako ura nola zikintzen den ikasi dugu, eta ondoren araztegian nola garbitzen den ikusi dugu. Gainera, ura ez xahutzearen garrantziaz hausnartu dugu.
Tailer hauen bidez, ura oso baliabide garrantzitsua dela ikasi dugu, zaindu egin behar dugula eta gure eguneroko keinuek eragin handia dutela. Mila esker, Irune eta Garazi, modu atsegin eta didaktikoan ikasteko aukera eman digutelako.












