[EUS] Haur Hezkuntzako ikasleok egunero mugimendu autonomoan gure intereseko espazioan egoteko aukera izaten dugu. Espazio horietan PSIKOMOTRIZITATEA, ARTEA, IDAZKETA, MATEMATIKA, ERAIKUNTZA eta JOLAS SINBOLIKOA lantzen ditugu, bakoitzak gustukoen duen txokoan murgilduz.
Jarduera honetan Haur Hezkuntzako ikasle guztiok elkartzen gara, eta horrek aukera paregabea ematen digu elkarrengandik ikasteko. Txikiek handiengandik ikasten dute, eta handiek ere txikiei lagunduz asko irakasten eta ikasten dute. Giro polita sortzen da, goxoa eta aberasgarria, eta denok oso gustura aritzen gara.














