[EUS] Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzako ikasleak elkarrekin mugimendu autonomoa lantzeko saio bateratua egin dute. Jarduera honetan, umeek askatasunez mugitzeko aukera izan dute, beren erritmoa eta interesak errespetatuz. Mugimendu autonomoak garapen motorra, konfiantza eta autonomia sustatzen ditu, baita gorputzaren ezagutza eta segurtasuna ere. Gainera, adin desberdinetako haurren arteko elkarrekintzak ikaskuntza naturala eta harreman positiboak indartzen ditu.












