[EUS] Duela gutxi, HH1eko ikasleok arropa katalogo bat sortu dugu. Jarduera honen bidez, modu dibertigarrian eta gogotsu aritu gara arropen mundua ezagutzen. Gure gelan hitz, irudi eta ideia asko bildu ditugu; ia-ia moda aldizkari txiki bat sortu dugu!
Katalogoa prestatzen genuen bitartean, arropen izenak ikasi ditugu eta urtaroekin lotu ditugu. Gainera, arropak sailkatzen ikasi dugu, eta idazketa nahiz ahozkotasuna lantzeko aukera ere izan dugu. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, gure ezagutzak handitzen joan gara.
Oso ondo pasa dugu jarduera hau egiten, asko disfrutatu dugu eta pilo bat ikasi dugu. Esperientzia aberasgarria eta dibertigarria izan da guretzat, eta oso pozik geratu gara egindako lanarekin. Aupa HH1!








