[EUS] Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleek azkeneko asteetan ingelera arloan jarduera berezi bat egin dute: txotxongilo antzerkia. Jarduera honen bidez, landu duten istorioaren egiturak eta hiztegia barneratzeko aukera izan dute, modu dibertigarri eta parte-hartzailean. Txotxongiloen bidez, haurrek ingelesez komunikatzeko trebetasunak hobetu dituzte, hitz berriak ikasi eta istorioak kontatzeko gaitasuna garatu dute. Jarduera hau oso aberasgarria izan da, eta ikasleek asko gozatu dute.